248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

6. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Oteitzako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2014ko gastuen aurrekontu orokorrean kreditu-transferentzia egiteko espedientea; osotara 4.300 euro egiten du kontu-sail hauetan: 613,2260800 (Kontratua Geserlocalekin), 613,22707 (Katastroko mantentze-lanen kontratua) eta 613,2260801 (Hitzarmena Jabetza Erregistroarekin, gainbalioak kobratzeko. Finantzatuko da 720,60103 kontu-sailari (Industrialdea handitzeko urbanizazioa) kreditu-transferentzia egotziz.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 18.2. artikuluan lege beraren 33.2. artikuluan aginduaz den bezainbatean xedatuari jarraikiz.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, delako espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aitzineko lerroaldean aipatu jendaurreko epea iragan ondoan.

Oteitzan, 2014ko abenduaren 12an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1416982