248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

2015eko ekitaldiko karga-tasak. Onespena

Oteitzako Udalak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 64. artikuluan xedatuarekin bat, 2014ko abenduaren 11ko bilkura arruntean hartutako erabakiaren ondorioz, zerga-tasak onetsi zituen 2015eko urtarrilaren 1ean indarra hartuko duten tokiko tributuetan. Horietariko bakar batean ere igoerarik izanen ez denez, honela gelditu dira:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,25.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,80

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indize hau aplikatuko da: 1,32.

–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4,15, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: %15,34, balio errealaren igoerari Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko ehunekoak aplikatu ondoan ateratzen den zerga-oinarriaren gainean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki honen aurka, irmoa baita administrazio bidean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, hilabeteko epean, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, aitzinetik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko da egintza honen organo egileari zuzendua, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Oteitzan, 2014ko abenduaren 12an.–Alkatea, José Ángel Bermejo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1416980