2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
2015eko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/90 Foru Legearen 275. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, Idazkaritzak eta Kontu Hartzailetzak dagokion txostena egin ondotik, Udalbatzak, 2014ko abenduaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Hasiera batean onestea 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, bizilagun eta interesdunek Idazkaritzan aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.
2. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko dira 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.
Oizen, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguia.
Iragarkiaren kodea: L1416896