2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIZ
2015eko karga-tasak
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalak, 2014ko abenduaren 10eko bilkuran, aho batez erabaki du honako karga-tasa hauek ezartzea 2015erako:
1.–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.
2.–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,41.
3.–Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %2.
4.–Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.
5.–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.
Erabaki hauek 2015ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.
Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.
Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, deialdia egin duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bestela.
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.
Oizen, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Alberto San Miguel Mindeguia.
Iragarkiaren kodea: L1416867