248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTSAGABIA

2. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Otsagabiko Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin bilkuran, erabaki zuen 2/2014 aldaketa hasiera batean onestea 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun eta interesdunek erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin bat.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Otsagabian, 2014ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, María Luisa Sáez García-Falces.

Iragarkiaren kodea: L1416943