248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

AR-4ko Plan Partzialaren ordenantza

2014ko urriaren 17ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, aldaketa hasiera batean onetsi zen AR-4 banaketa eremuko Plam Partzialeko Eraikuntzaren gaineko ordenantzen artikuluetan. Espedientea jendaurrean jarri zen, hogeita hamar egun baliodunean, iragarkia 2014ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, urriaren 29an. Inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez duenez, aldaketa behin betikoa bilakatu da; horren ondorioz, idazketa berria eman zaio ondotik aipatzen diren artikuluei:

21. artikuluaren zazpigarren paragrafoko azken puntuak eta 22. artikuluaren 6. ataleko seigarren puntuak, biek ala biek, idazketa berri hau izanen dute:

“Lurzati maldatsu samarretan dauden eraikinetan, haien fatxadetariko batean beheko solairua bertzean ehortzirik edo erdi ehortzirik gelditzen bada, sestrarik garaienean dagoen fatxadaren lehen solairuak eraikinaren sakoneraren %75 okupatzen ahalko du gehienez ere, agindutako solairu kopurua (BS+1) gainditu ez dadin kontrako fatxadan”.

Hori guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325 eta 326. artikuluetan ezarritako ondorioak izan ditzan.

Obanosen, 2014ko abenduaren 10ean.–Alkate udalburua, Jesús María Puy Lanas.

Iragarkiaren kodea: L1416947