2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Ordenantza fiskala, Betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak arautzen dituena. Hasierako onespena
Martzillako Udalak, 2014ko abenduaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Betearazpen aginduen, ordezko betearazpenen eta partikularrendako sorospenen tasak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Martzillan, 2014ko abenduaren 12an.–Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1416946