248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

1 eta 2. aldaketak 2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean
Behin betiko onespena

2014ko aurrekontu orokor eta bakarrean 1. eta 2. aldaketak, kreditu bereziei buruzkoak, egiteko espedienteak hasiera batean onesten zituen erabakia 2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an. Legez ezarritako jendaurreko epea alegaziorik gabe iragan denez, behin betiko onetsirik gelditu dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Hona hemen, laburturik:

1. aldaketa 2014ko ekitaldiko aurrekontuan: kreditu berezia.

Gastuen kontu-saila: 1.432.60102 “Urtxelgo eta Parisko bideetako lan osagarriak”: 21.066,10 euro.

Aldaketa, guztira: 21.066,10 euro.

Finantzabidea: Diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua; guztira, 21.066,10 euro.

2. aldaketa 2014ko ekitaldiko aurrekontuan: kreditu berezia.

Gastuen kontu-saila: 1.432.60103 “Bixkar auzoko alde baten urbanizazioa”: 20.000,00 euro.

Aldaketa, guztira: 20.000,00 euro.

Finantzabidea: Diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinaren bidez finantzatua; guztira, 20.000,00 euro.

Luzaiden, 2014ko abenduaren 4an.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1416652