2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FALTZES
Datu pertsonalen fitxategiak aldatzea eta kentzea
Faltzesko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, aho batez:
DBLOaren 20. artikuluak ezartzen duenez, Administrazio Publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta kentzen ahalko dira xedapen orokor baten bidez bakarrik, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko egunkari ofizialean argitaratu ondoan.
Fitxategiak sortu edo aldatzeko xedapenetan alderdi hauek zehaztu beharko dira:
–Fitxategiaren helburua eta eman nahi zaizkion erabilerak.
–Datuen iturri diren pertsona edo taldeak edo datu horiek ematera beharturik daudenak.
–Datu pertsonalak biltzeko prozedura.
–Fitxategiaren oinarrizko egitura, eta hartan sarturik dauden datu pertsonalen deskribapena.
–Datu pertsonalen lagapena eta, halakorik bada, hirugarren herriendako aurreikusten diren datu eskualdaketak.
–Fitxategiaren ardura duten administrazioen organoak.
–Zer zerbitzu edo unitatetan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak.
–Segurtasun neurriak, oinarrizko mailakoak, maila ertainekoak edo handikoak diren zehaztuz.
Fitxategiak kentzeko ematen diren xedapenetan fitxategien xedea ezarriko da, edo nola suntsitu behar diren adieraziko da, hori xedatuz gero.
Toki entitatea den aldetik manaturik dituen eginkizunak betetzeko behar diren datu pertsonalen fitxategien ardura du Faltzesko Udalak.
Fitxategi horiek babesaren arloko legeriara egokitu beharrak eta horiek sortzeko xedapen orokor bat eman beharrak ekarri dute erabaki honen onespena.
Halaber, legeriaren berrikuntzek eta fitxategiak erabiltzen dituzten informazio sisteman izan diren aldaketek behartu dute inskribaturik dauden fitxategi batzuk kentzera edo aldatzera; horiek ondotik adierazten dira.
Lehenbizikoa.–Datuak Babesteko Espainiako Agentzian inskribatutako fitxategi hauek kentzea:
–Web datuak, inskripzio kodea: 2080710060.
Kentzea erabaki da, egoitza elektronikoa ezartzearen ondorioz erabilerarik gabe gelditu delako. Fitxategi horretako datuak “Administrazio elektronikoa” izeneko fitxategi sortu berrira aldatuko dira.
–Igerilekuak, inskripzio kodea: 2080710196.
Kentzea erabakia da, kirol instalazioetan sartzeko beste kontrol sistema bat ezarri delako. Paperean dauden fitxategi horretako datuak suntsitu eginen dira paper-birringailuaren bidez, datuak geroago berreskuratzerik izan ez dadin.
Bigarrena.–Ondoko fitxategiak aldatzea tratamendu sistemari dagokionez, automatizatutik mistora pasa daitezen:
–Ura, kodea: 2080710153.
–Aurrekontuen kontabilitate publikoa, kodea: 2080710056.
–Udalkideak eta komisioak, kodea: 2080710033.
–Hilerriaren kudeaketa, kodea: 2080710216.
–Biztanleen errolda, kodea: 2080710088.
–Gainbalioak, kodea: 2080710212.
–Herrilurrak, kodea: 2080710045.
Hirugarrena.–Ondoko fitxategiak aldatzea, “Fitxategiaren kokalekua edo Zuzenketa egiteko, ezabatzeko eta kontra egiteko eskubideak erabiltzeko zerbitzua” atalean, baita organo arduradunaren izenean ere, akats bat topatu baita hura sortzeko xedapenean:
–Ura, kodea: 2080710153. Faltzesko Udalaren bulegoetan kokatuta dago, eta hantxe erabil daitezke eskubideak (Fueros plaza, 11). Fitxategiaren ardura duen organoa ez da Kultura Alorra, oker agertu den moduan, baizik eta Faltzesko Udala bera.
–Laguntzak, kodea: 2080710137. Faltzesko Udalaren bulegoetan kokatuta dago, eta hantxe erabil daitezke eskubideak (Fueros plaza, 11). Fitxategiaren ardura duen organoa ez da Udaltzaingoaren Alorra, oker agertu den moduan, baizik eta Faltzesko Udala bera.
Laugarrena.–Honako fitxategi hauek sortzea, ezaugarri hauek emanez:
Fitxategia: “Administrazio elektronikoa”.
Helburua eta erabilera aurreikusiak: Faltzesko Udalean online tramiteak kudeatzeko bidea ematea.
–Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, datuak biltzeko inprimakien bitartez.
–Norbanako edo talde ukituak: administrazio elektronikoaren erabiltzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, sinadura.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Faltzesko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Faltzesko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Fitxategia: “Animalia arriskutsuen erregistroa”.
Helburua eta erabilera aurreikusiak: arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak kudeatzea, dagokien tasa kobratzea eta horri buruzko erregistroa izatea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, eskabide orriak eta agiriak aurkeztuz.
Norbanako edo talde ukituak: arriskutsuak izan daitezkeen animalien jabeak edo edukitzaileak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, sinadura, helbidea, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Bereziki babestutako datuak (gaitasun fisiko eta psikikoaren ziurtagiria, 1720/2007 Errege Dekretuaren 81.6 artikulua izan ezik).
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Faltzesko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Faltzesko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
Fitxategia: “Piperoen erregistroa”.
Helburua eta erabilera aurreikusiak: piperotako erabiltzen diren lokalen erregistroa izatea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, eskabide orriak eta agiriak aurkeztuz.
Norbanako edo talde ukituak: piperotako lokalen jabeak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, sinadura, helbidea.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
–Merkataritza arloko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: ez dago aurreikusia.
Organo arduraduna: Faltzesko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Faltzesko Udala.
–Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Fitxategia: “Herritar txartela”.
Helburua eta erabilera aurreikusiak: bidea ematea udal instalazioetan sartzeko, sarrera kontrolatzeko, erabiltzaileak kudeatzeko eta zerbitzuak erabiltzeagatiko tasak kobratzeko.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, beren datuak jarriz txartela eskatzeko orrian.
Norbanako edo talde ukituak: udal instalazioetan sartzeko herritar txartela eskatzen dutenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, sinadura, helbidea, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
–Datu ekonomikoak, finantzarioak eta aseguruenak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: Nafarroako Gobernuko Txartelen Erregistro Zentralari.
Organo arduraduna: Faltzesko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Faltzesko Udala.
Segurtasun maila: ertaina.
Fitxategia: “Jarduerak eta ekitaldiak”.
Helburua eta erabilera aurreikusiak: Udalak antolatzen dituen jarduerak, ikastaroak, lehiaketak eta ekitaldiak kudeatzea.
Datuak nondik eta nola biltzen diren: interesdunek berek emanen dituzte, ahoz edo inprimakien bitartez.
Norbanako edo talde ukituak: Udalak antolatzen dituen jardueretan parte hartzen dutenak.
Fitxategiaren oinarrizko egitura:
–Identifikazio datuak: izen-deiturak, NANa, sinadura, helbidea, telefonoa, irudia.
–Ezaugarri pertsonalen gaineko datuak.
Tratamendurako erabilitako sistema: mistoa.
Datuen komunikazioa: aseguru entitateei, baldin eta jarduerarako aseguru bat kontratatzea beharrezkoa bada. Udalaren webgunea eta sare sozialak.
Organo arduraduna: Faltzesko Udala.
Zer zerbitzutan erabil daitezkeen sartzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta kontra egiteko eskubideak: Faltzesko Udala.
Segurtasun maila: oinarrizkoa.
Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta aipatu diren fitxategiak kentzea, aldatzea eta Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren behar den erregistroan sartzea.
Faltzesen, 2014ko azaroaren 28an.–Alkate udalburua, Valentín García Olcoz.
Iragarkiaren kodea: L1416418