2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2014ko aurrekontuko 12. exekuzio oinarria aldatzea.
Hasierako onespena
Udal honek, 2014ko azaroaren 24an egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki du 2014ko aurrekontuko 12. exekuzio oinarria aldatzea eta gastuetako <613 22707> kontu-saila hedagarri izendatzea hasiera batez.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Etxarri Aranatzen, 2014ko azaroaren 12an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L1417012