2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CINTRUENIGO
8. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 224. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 14an, 2014ko aurrekontuan 8. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/202 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
8. aldaketa 2014ko aurrekontuan
Kreditu berezia:
Kreditu bereziaren espedientea, 4.800,00 eurokoa; haren bidez kreditua esleitzen da, gastu berariazko eta zehatz bat egiteko, hurrengo ekitaldira geroratzen ahal ez dena eta krediturik ez duena.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 4.800,00 euro.
Gastuak, guztira: 4.800,00 euro.
Honela finantzatzen da:
8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 4.800,00 euro.
Finantzaketa, guztira: 4.800,00 euro.
Cintruenigon, 2014ko abenduaren 11n.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.
Iragarkiaren kodea: L1416889