2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURGI
2015. urteko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz, aditzera ematen dira Udal honen 2015eko plantilla organikoa eta udal honetako lanpostuen zerrenda. 2014ko urriaren 24an egin osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarriari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.
2015. urteko plantilla organikoa
Funtzionarioak
Lanpostuaren izena: Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko idazkaria. Herriburua: Burgiko Udala. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: O.L. Egoera: lanpostu hutsa.
Lan-kontratudun finkoak
Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako langilea. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %3,575. Sarbidea: O.L. Lanpostu kopurua: 1. Egoera: lanpostu betea.
Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda
María Díaz Castillo. Burgiko, Gardeko eta Bidankozeko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Herriburua: Burgiko Udala. Idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41,88. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 2009/04/27.
Lan-kontratudun finkoen izenen zerrenda
Pablo Lacasia Palacios. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12,00. Lanpostuko osagarria: %3,575. Sarbidea: O.L. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 1997/01/01.
Erabaki honek 2015eko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.
Burgin, 2014ko abenduaren 12an.–Alkatea, Elena Calvo Petroch.
Iragarkiaren kodea: L1416939