2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIDAURRETA
Finkak normalizatzeko proiektua jendaurrean
Hasiera batean onetsi zen Bidaurretako 1. poligonoko 91, 92 eta 157. lurzatietako finkak normalizatzeko proiektua, izan ere finken egitura fisikoa erregularizatu behar zen, Arau Subsidiarioen eskakizunetara egokitzeko. Proiektua Bidaurretako Udalak aurkeztu zuen, eta Xabier López de Uralde teknikariak prestatu, Alkatetzaren 2014ko abenduaren 12ko ebazpenaren bidez. Bidezko denez jendaurreko tramitea irekitzea, espedientea ikusgai egonen da, hogei egunean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, interesa duten guztiek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten.
Bidaurretan, 2014ko abenduaren 12an.–Alkatea, Antonio Goicoechea Armendáriz.
Iragarkiaren kodea: L1416949