2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Alkatetza beste baten esku uztea
Barañaingo Udaleko alkate udalburuak, 2014ko abenduaren 1ean, jarraian osorik argitaratzen den ebazpena eman zuen:
1293/2014 Ebazpena, abenduaren 1ekoa, Barañaingo Udaleko alkate udalburuak emana, Alkatetza honen eginkizunak María Lecumberri Bonilla lehen alkateordearen esku uzten dituena 2014ko abenduaren 4tik 5era, biak barne.
José Antonio Mendive Rodríguez Barañaingo Udaleko alkate udalburuak,
Kontuan hartuz, arrazoi pertsonalak direla medio, herritik kanpo izanen naizela 2014ko abenduaren 4tik 5era bitarte, biak barne.
Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluak ezartzen duela “alkateordeek ordeztuko dutela alkatea, betiere haien izendapen ordenaren araberako lehentasunez, alkatea herritik kanpo edo eri dagoenean edo kargua hutsik gelditzen denean (...)”.
Kontuan harturik Barañaingo Udaleko alkate udalburuaren ekainaren 27ko 723/2011 ebazpenean eta azaroaren 2ko 1192/2011 ebazpenean, Barañaingo Udaleko alkateordeak izendatzen dituen hartan, ezarritako determinazioak.
Kontuan hartuz Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 47.1 eta 2 artikuluan ezarritako aginduak.
Aurrekoak hala izanik eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44.1 artikuluak (aplikagarria aipatu legearen 47.2 artikuluaren bidez) Alkatetza honi ematen dizkioten eskumenez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–María Lecumberri Bonilla lehen alkateordearen eskuetan uztea Alkatetzaren egitekoak 2014ko abenduaren 4tik 5era, biak barne, karguari dagokionez esleiturik ditudan eginkizun guztiak nire ordez betetzeko egun horietan, epe horretan udalerritik kanpora izanen bainaiz.
Bigarrena.–Aurreko ebazpenaren ondoriozko ordezkotzak aipatu egunetarako baino ez du indarrik izanen; eta egungo legeriak ezartzen dituen mugak ezarriko zaizkio.
Hirugarrena.–Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikulua dela medio, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Barañaingo Udalaren ediktuen oholean argitaratzea.
Laugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Kontu-hartzailetzaren eta Giza Baliabideen Alorretara igortzea.
Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo bilkuran.
Jakinarazten dut, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten, erabakiaren kontra errekurtso hauek aurkez daitezkeela:
1.–Berraztertzeko errekurtsoa, hautazkoa, ebazpen hau eman duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 116 eta 117. artikuluei jarraikiz.
2.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari edo salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 8.1 artikuluan agintzen duenaren arabera.
3.–Orobat, eta hautara, zuzenean gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
Barañainen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, José Antonio Mendive Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1416502