248. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

470/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 28koa, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariak emana, urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

Martxoaren 25eko 1/2009 Legeak honako hauek aldatu zituen: Erregistro Zibilari buruzko 1957ko ekainaren 8ko Legea, ezgaitasunen, tutoretza-karguen eta ondare babestuen administratzaileen arloan; azaroaren 18ko 41/2003 Legea, desgaitasuna duten pertsonen ondarearen babesari eta Kode Zibilaren aldaketari buruzkoa; Prozedura Zibilari buruzko Legea; eta helburu horretarako zerga arloko araudia. Bada, 1/2009 Legeak tarte bat erantsi zion aipatutako 41/2003 Legearen 5. artikuluaren 2. idatz-zatiari, ondasun babestua administratzeari dagokionez. Zehazki, erantsitako aginduak ezartzen du ez direla erabilera egintzatzat hartuko ondare babestuetako dirua gastatzea eta ondasun suntsikorrak kontsumitzea, betiere onuradunaren bizi-beharrei erantzuteko egiten direnean, erakundeak berezko dituen helburuekin bat.

Bestalde, zergen arloan, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakiak (Testu Bategina ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen) ondare babestu bati egindako ekarpenen ondoriozko onura fiskalen erregularizaziorako zergatien artean sartzen du, ekarpena egiten den zergaldian edo ondoko lauetan, hartan dauden ondasunak eta eskubideak erabiltzea.

Hala ere, Tributuen Zuzendaritza Nagusiak argitu du esparru zibilaren eta tributuen esparruen artean itxuraz dagoen desadostasun hau, izan ere, tributu arloko kontsulta lotesleei erantzunez adierazi du ezen, zenbait kasutan eta salbuespenez, ondare babestuko dirua eta ondasun suntsikorrak gastatzea, onuradunaren bizi-beharrak asetzeko baldin bada, ez dela ulertu behar ondasunen edo eskubideen erabiltze bezala, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakiaren ondorioetarako.

Horregatik, beharrezkoa da Zerga Administrazioak 182 ereduko (jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenerako eredua) informazioa jasotzeko duen modua aldatzea, behar bezala identifika daitezen kasu horiek non desgaitasuna duen pertsonaren ondare babestuko dirua eta bestelako ondasun suntsikorrak gastatu diren, ekarpena egin den zergaldian edo ondoko lauetan, eta ez den sortu behar Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakian aipatutako ondorio fiskalik. Horregatik, gako berariazko bat sartuko da, 182 ereduan halako egoerak azaltzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 62. artikuluan xedatutakoarekin bat (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hura), haren bidez gaitzen baita Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria manu horri dagokion informazio-aitorpeneko eredua arautzeko. Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.– Urtarrilaren 18an emandako 8/2013 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez, jasotako ekarpenen eta dohaintzen eta egindako erabileren informazio-aitorpenaren eredu berri bat (182 eredua) onetsi zen.

Urtarrilaren 18ko 8/2013 Foru Aginduaren manu hauek ondoko testu hau izanen dute:

Bat.–II. eranskina. “E” izeneko gako mota berri bat sartzen da “GAKOA” eremuan, 2. motako erregistroko (Aitortuaren erregistroa) 78. idazgunean.

IDAZGUNEAK

IZAERA

EREMUEN DESKRIPZIOA

78

Alfabetikoa

GAKOA.

Hurrengo xehetasun honen arabera bidezkoa dena adieraziko da:

A

Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean babes-ekintzei begira lehentasunez ezarritako jardueren edo programen barruan sarturik ez dauden dohaintzak.

B

Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko Legean babes-ekintzei begira lehentasunez ezarritako jardueren edo programen barruan sarturik dauden dohaintzak.

Ondare babestuentzako ekarpenak edo erabilerak direnean, hiru gako hauetako bat zehaztu beharko da:

C

Desgaitasuna duenaren ondareari egindako ekarpena.

D

Desgaitasuna duenaren ondarearen erabilera.

E

Informazio-aitorpenaren xede den urte naturalean edo aurreko lauetan ondare babestuari ekarritako diruaren gastua eta ondasun suntsikorren kontsumoa, onuradunaren bizi-beharrei erantzuteko, ondasun edo eskubideen erabileratzat hartu behar ez direnak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginaren hamalaugarren xedapen gehigarriko 3. zenbakiaren ondorioetarako.

F

Kuota sindikala.

G

Alderdi politikoei emandako afiliazio-kuotak eta ekarpenak, zerga-oinarrian kengarriak badira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 55.6 artikuluan ezarritakoaren arabera.

H

Alderdi politikoei emandako dohaintzak, kuotan kengarriak direnak 10/1996 Foru Legearen 9. xedapen gehigarriaren arabera.

I

Profesionalen elkargoaren kuota.

J

Lankidetza hitzarmenen bidezko ekarpenak eta beste jarduketa batzuk (10/1996 Foru Legearen II. Tituluko II. eta III. Kapituluen arabera).

K

“Konpromiso sozialeko proiektua” zigilua duten proiektuetarako dohaintzak eta ekarpenak, lankidetza hitzarmenen bidezkoak, 10/1996 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarriaren arabera.

L

Babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuak, 153/1986 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko Zergaren Testu Bateginaren 22. B) Hirugarren artikuluaren arabera kengarriak badira.

Bi.–II. eranskina. Aldatu egiten da “dohaintzaren, ekarpenaren edo erabileraren zenbatekoa edo balorazioa” izeneko eremua, 2. motako erregistroa (Aitortuaren erregistroa), 84-96 idazguneak:

84-96

Zenbakizkoa

DOHAINTZAREN, EKARPENAREN EDO ERABILERAREN ZENBATEKOA EDO BALORAZIOA.

Urtean jasotako dohaintza, ekarpena edo erabilera diruzkoa izan bada, haren zenbatekoa jarriko da, kenkariaren ehuneko bera dutenak batuz, zeinurik eta koma hamartarrik gabe.

Espezietan emandako dohaintzen, ekarpenen edo erabileren aitorpena egiten duen entitatea 10/1996 Foru Legean kenkarietarako aurreikusitako araubidepean baldin badago, dohaintzaren edo ekarpenaren balorazioa jarriko da, aipatu foru legearen 34. eta 38. artikuluetako arauei jarraikiz zehazturik.

E GAKOA markatu bada 78. idazgunean, gastatutako diruaren zenbatekoa jarri beharko da, edo kontsumitutako ondasun suntsikorren balioa.

Emaile baten dohaintzei kenkariaren ehuneko desberdinak aplikatzen baldin bazaizkie, aitortuen erregistro independenteak beteko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

84-94

Dohaintzaren, ekarpenaren edo erabileraren zenbatekoaren osoko zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da

95-96

Dohaintzaren, ekarpenaren edo erabileraren zenbatekoaren dezimalen zatia; halakorik ez badu, zeroz beteko da

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta lehenbizikoz aplikatuko zaie informazio-aitorpen horiei zeinek, 2014ko informazioari buruzkoak izanik, aurkezteko epea 2015. urtarrilaren 1etik aurrera duten.

Iruñean, 2014ko azaroaren 28an.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilaria, Lourdes Goicoechea Zubelzu.

Iragarkiaren kodea: F1416378