2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
Aldaketa antolamendu xehekatuko determinazioetan S-2 sektoreari dagokionez. Hasierako onespena
Antzingo Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen:
1.–Hasiera batean onestea Antzingo Arau Subsidiarioen antolamendu xehekatuko determinazioetan S-2 sektoreari dagokionez (industrialdea) aldaketak egiteko Antzingo Udalak sustatu duen espedientea.
2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetean, iragarkiak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatzen diren egunkarietan argitaratuta.
Antzinen, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Cerio.
Iragarkiaren kodea: L1416648