2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
3. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aldaketa, xehe-mehe: Kreditu-gehikuntza, San Adriango Udalaren 2014ko gastuen aurrekontuan sortu beharrekoa; hona hemen haren xehetasunak:
a) Inbertsioa, San Adriango lehengo osasun etxea egokitzeko, liburutegi publikoa eta Udaltzaingoaren egoitza izan dadin.
Aurrekontuko 4511 62900 kontu-saila: “Inbertsioa liburutegi berrian eta Udaltzaingoan”, zenbatekoa, 80.000,00 euro.
Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehikuntza, guztira: 80.000,00 euro.
Kreditu-gehikuntza finantzatuko da, partez, kreditua beheitituz San Adriango Udalaren 2014ko gastuen aurrekontuko kontu-sail hauetan:
Aurrekontuko 4531 22722 kontu-saila: “Gazteriaren Etxearen kudeaketa”, 16.389,94 euro.
Aurrekontuko 0110 31100 kontu-saila: “Diruzaintzako maileguaren korritua”, 5.000,00 euro.
Aurrekontuko 0110 31021 kontu-saila: “0-3 urtekoendako ikastetxerako maileguaren korritua”, 3.000,00 euro.
Aurrekontuko 1210 22003 kontu-saila: “Hirigintzako argitalpenak, egunkarietan”, 5.000,00 euro.
Aurrekontuko 2220 62900 kontu-saila: “Inbertsioa poliziako ekipamenduan”, 5.000,00 euro.
Aurrekontuko 4223 22104 kontu-saila: “Ikastetxeko gasolio hornidura”, 5.000,00 euro.
Aurrekontuko 4320 21902 kontu-saila: “Enpleguaren sustapena”, 12.000,00 euro.
Aurrekontuko 4320 62400 kontu-saila: “Lan taldearen materialaren garraioa”, 7.500,00 euro.
Aurrekontuko 4530 22618 kontu-saila: “Kintoen San Pedro besta”, 4.000,00 euro.
Aurrekontuko 4531 62513 kontu-saila: “Luyber ekipamendua”, 5.000,00 euro.
Gastuetako aurrekontuko kreditu jaitsiera, guztira: 67.889,94 euro.
Kreditu-gehikuntzan, kredituak beheititurik finantzatzen ez den gainerako zatia finantzatuko da 2013ko likidazio espedientearen ondoriozko diruzaintzako gerakinaren bidez:
Aurrekontuko 87000 kontu-saila: "Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako", 12.110,06 euro.
San Adrianen, 2014ko abenduaren 9an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1416693