2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
2015eko karga-tasak. Onespena
Udalak 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
“1. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 12 eta 13. artikuluetan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan eta ondokoetan xedatuari jarraikiz, ondoko karga-tasak onetsi dira 2015erako:
1.1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: %0,15.
1.2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: Karga-tasa: %0,15.
1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: Karga-tasa: %3,5.
1.4. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: gutieneko udal indizea, 1,30.
1.5. Hirilurren balio igoera:
Indizeen aplikazioa, denbora tarteen arabera:
–5 urte bitarte: 2,2.
–10 urte bitarte: 2,1.
–15 urte bitarte: 2,0.
–20 urte bitarte, edo gehiago: 2,0.
Karga-tasa bakarra: %10.
1.6. Haur eskolako zerbitzuaren tasa, haur eta hilabete bakoitzeko: (Nafarroako Gobernuak Haur Hezkuntzako lehen mailako ikastetxeetarako onetsi dituen tarifa eta moduluak aplikatuko dira, Hezkuntza Departamentuarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz).
2. Erabaki honek 2015eko urtarrilaren lehenean hartuko du indarra.
3. Erabaki honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
a) Berraztertzeko errekurtsoa, organo egileari berari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo bertzenaz,
c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Oltza Zendean, 2014ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.
Iragarkiaren kodea: L1416610