245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Iberoko 4. poligonoko 488 eta 543. lurzatien xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Galar Zendeako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Iberoko 4. poligonoko 488 eta 543. lurzatien xehetasun azterlana, Sugea Home, S.L.k sustatua, bi lurzatietako bolumenak berrantolatu eta eratu beharrez.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Oltza Zendean, 2014ko abenduaren 2an.–Alkate udalburua, Pedro María Azparren Ocaña.

Iragarkiaren kodea: L1416608