245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

2015eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2014ko abenduaren 4an egin bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2015eko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkeztu, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Olatzen, 2014ko abenduaren 4an.–Kontzejuko burua, Raúl García Elía.

Iragarkiaren kodea: L1416641