2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
2015eko karga-tasak. Onespena
Noain Elortzibarko Udalak, 2014ko abenduaren 4an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatua betez, ondokoa erabaki zuen gehiengoz, 2015eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izan dezan:
1. Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa ezartzea: %0,2289 izanen da.
Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
–Zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
–Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
–Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, Udalari berari zuzendua, honako hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.
Noain Elortzibarren, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.
Iragarkiaren kodea: L1416638