1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
1350/2014 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 186/2014 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzen duena. Espedientea María Pilar Ollo Luri abokatuak, María Isabel Aznar Cabrerizoren eta Marta Nasarre Loriteren izenean eta haiek ordezkatuz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 14ko 510/2014 eta 511/2014 Ebazpenen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokio.
María Pilar Ollo Luri abokatuak, María Isabel Aznar Cabrerizoren eta Marta Nasarre Loriteren izenean eta haiek ordezkatuz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 14ko 510/2014 eta 511/2014 Ebazpenen aurkako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegian; izan ere, ebazpen horien bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 172 erizain lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezetsi ziren.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4. artikuluarekin bat, epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, baita epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela ere.
Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. María Pilar Ollo Luri abokatuak, María Isabel Aznar Cabrerizoren eta Marta Nasarre Loriteren izenean eta haiek ordezkatuz, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 14ko 510/2014 eta 511/2014 Ebazpenen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 186/2014 prozedura laburtuko administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 1. Epaitegira igortzea; izan ere, ebazpen horien bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko 172 erizain lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lehiaketaldiaren behin betiko emaitzen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoak ezetsi ziren.
2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.
3. Ebazpen hau Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2014ko azaroaren 27an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.
Iragarkiaren kodea: F1416771