245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2014 zenbakiko espedientea

Kreditu berezia:

6. kapitulua.–Zenbatekoa: 22.005,36 euro.

Gastuak, guztira: 22.005,36 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakina.

Zenbatekoa: 22.005,36 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 22.005,36 euro.

Mendabian, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkatea, María Josefa Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L1416673