245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2014ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen dira Udal honen 2014ko plantilla organikoa eta enplegatuen izenen zerrenda. 2014ko urriaren 31ko osoko bilkuran onetsi ziren, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2014ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 13an.

Funtzionarioak

Lanpostua: idazkaria. Tokia: hutsik.

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanpostu kopurua: 1. Maila: E. Hitzarmeneko osagarria E mailarako: %15. Lanpostuko osagarria: %7. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunak

Lanpostua: idazkaria. Lanpostu kopurua: 1. Maila: A. Sarbidea: oposizioa.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Iribarren Iturria, M.ª Teresa. Bitarteko idazkaria. Tokia: jardunean. Antzinatasuna: 1997-07-08.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Alzón Aldave, Angel M.ª Zerbitzu anitzetako enplegatua. Tokia: jardunean. Antzinatasuna: 2001-01-01. 2. funtzionario gradua. Funtzionario bilakatzeko ebazpena, 2013-11-04koa.

Luzaiden, 2014ko abenduaren 4an.–Alkatea, Fernando Alzón Aldave.

Iragarkiaren kodea: L1416649