245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

2015eko zerga-tasak. Onespena

Leozko Udalak, 2014ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean, erabaki zituen udal zerga eta tasetan 2015ean indarra izanen duten karga-tasa, indize eta ehunekoak. Hona hemen zehazturik:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,3647ko karga tasa, katastroko balioaren gainean.

2. Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,3512 karga-tasa, katastroko balioaren gainean.

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak onetsitako tarifen gainean ez da karga indizerik aplikatuko.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga: %2, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gutxieneko portzentajeak aplikatuko dira. Karga tasa, 2/1995 Foru Legearen 176.2 artikulua, KPIak 2007. urtean izandako igoeraren ehuneko 10.

6. Zirkulazioaren gaineko zerga: Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legeak 2014ko ekitaldirako onetsitako zerga-tasa.

7. Fotokopiak: dohainik, 5era bitarte. Kopuru horretatik aurrera, fotokopia bakoitza 0,10 euro ordainduko da.

Jakinarazten da Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako ondorioetarako, kontuan hartuta erabaki honen aurka bidezko errekurtsoak aurkezten ahalko direla.

Iratxetan (Leotz), 2014ko abenduaren 4an.–Alkatea, Ramón Muruzábal del Castillo.

Iragarkiaren kodea: L1416603