245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

Aldaketa, Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Imozko Udalak, 2014ko azaroaren 28an egin bilkura arruntean, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Etxeak zaharberritzeko laguntzak arautzen dituen ordenantzan.

Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean oinarriturik, espediente hori jendaurrean egonen da hilabetez, alegazioak aurkeztu nahi ote diren.

Imotzen, 2014ko abenduaren 4an.–Alkatea, Jose Angel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1416620