2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESTERIBAR
Aldaketa xehakatua, Esteribarko Arau Subsidiarioetako Hirigintzako Araudi Orokorraren 19, 20, 21 eta 29. artikuluetan
Esteribarko Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen aldaketa xehakatua hasiera batean onestea Esteribarko Arau Subsidiarioetako Hirigintzako Araudi Orokorraren 19, 20, 21 eta 29. artikuluetan, Esteribarko Udalak sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Esteribarren, 2014ko abenduaren 9an.–Alkatea, José Luis Larrainzar Eugui.
Iragarkiaren kodea: L1416692