245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

1340/2014 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 265/2014 prozedura laburtuari dagokion administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzen duena. Espedientea José Ignacio López Goñi jaunak eta beste batzuek jarritako errekurtsoari dagokio.

José Ignacio López Goñi jaunak eta beste batzuek eskatuta, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, 265/2014 prozedura laburtu gisa erregistratua, aurkeztu da Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegian, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren uztailaren 8ko 160/2014 Foru Aginduaren aurka; izan ere, zeladore lanposturako iraupen luzeko eta laburreko aldi baterako kontratazio zerrendetan duten hurrenkeraren aurka eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lanpostu horretarako aldi baterako kontratazioetarako deiak egiteko moduaren aurka errekurtso jartzaileek jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten du foru agindu horrek.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48.4. artikuluarekin bat, epaitegiak administrazio espedientea igor diezaiotela eskatu du, baita epatzeko deiak Legearen 49. artikuluan ezarritako moduan egin daitezela ere.

Uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari onetsitako Estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. José Ignacio López Goñi jaunak eta beste batzuek Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariaren uztailaren 8ko 160/2014 Foru Aginduaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion 265/2014 prozedura laburtuko administrazio-espedientea Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea; izan ere, zeladore lanposturako iraupen luzeko eta laburreko aldi baterako kontratazio zerrendetan duten hurrenkeraren aurka eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak lanpostu horretarako aldi baterako kontratazioetarako deiak egiteko moduaren aurka errekurtso jartzaileek jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten du foru agindu horrek.

2. Ebazpen hau balizko interesdunei jakinaraztea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuz, eta haiek epatzea, autoetan demandatu gisa agertu ahal izan daitezen epaitegi horretan, honako hau argitaratu ondoko bederatzi eguneko epean.

3. Ebazpen hau Iruñeko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiari, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Aholkularitza Juridikoaren Zerbitzuari eta Osasun Departamentuko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari Laguntza Juridikoa emateko Atalari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2014ko azaroaren 25ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Cristina Ibarrola Guillén.

Iragarkiaren kodea: F1416756