2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
16, 17 eta 18. aldaketak 2014ko aurrekontuan.
Behin betiko onespena
Aurrekontuan 16, 17 eta 18. aldaketak egiteko erabakia hasiera batean onetsi zen 2014ko azaroaren 6ko osoko bilkuran, eta 2014ko 225. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
16. aldaketa: kreditu-gehikuntza
Laburpena, kapituluka emana.
Gastuak:
VI. kapitulua: 14.900 euro.
Finantzabidea (deuseztatze bidezko beheititzea):
VI. kapitulua: 14.900 euro.
17. aldaketa: kreditu berezia
Laburpena, kapituluka emana.
Gastuak:
VI. kapitulua: 14.270 euro.
Finantzabidea (deuseztatze bidezko beheititzea):
VI. kapitulua: 14.270 euro.
18. aldaketa: kreditu-transferentzia
Laburpena, kapituluka emana.
Transferentzia positiboa
II. kapitulua: 7.800 euro.
Transferentzia negatiboa
I. kapitulua: 7.800 euro.
Lizarran, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkatea, M.ª Begoña Ganuza Bernaola.
Iragarkiaren kodea: L1416637