245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELORTZ

Ordenantza, Elorzko Kontzejuaren titulartasuneko herrilurretako baratzeen esleipena, erabilera eta aprobetxamendua arautzen dituena. Hasierako onespena

Elorzko Kontzejuak, 2014ko abenduaren 2an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Elorzko Kontzejuaren titulartasuneko herrilurretako baratzeen esleipena, erabilera eta aprobetxamendua arautzen dituen ordenantza.

Beraz, erabaki hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxe honetako iragarki oholean agertuko da, behar den bezala, eta hilabetean jendaurrean egonen da aldizkari horretan argitaratzen den egunetik aitzina, herritarrek eta interesdunek, beharrezkoa iruditzen bazaie, egoki iruditzen zaizkien alegazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Aipatu espedientea interesdunen eskura egonen da, kontsulta dezaten, Udal Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuko iragarki oholean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Elortzen, 2014ko abenduaren 9an.–Kontzejuko burua, Miren Balda Clavería.

Iragarkiaren kodea: L1416687