245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIA

Aurrekontuan 1/2014 aldaketa egiteko espedientea.
Behin betiko onespena

Eliako Kontzejuko Batzarrak, 2014ko urriaren 30ean egin bilkura arruntean, onetsi zuen 2014ko aurrekontuan 1. aldaketa egiteko espedientea.

Aldaketa hori jendaurrean egon da, iragarkia 2014ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, azaroaren 12an.

Jendaurreko epea iragan da eta inork ez du aurrekontuaren kontrako erreklamaziorik aurkeztu; beraz, behin betiko onetsitzat jo da, hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Hortaz bada, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, argitara ematen da laburturik delako aldaketa. Hona hemen:

GASTUAK:

a) Kreditu gehikuntza:

2. kapitulua: 1.000,00 euro.

Aldaketa, guztira: 1.000,00 euro.

Finantzabideak:

Kreditu transferentzia:

6. kapitulua: 1.000,00 euro.

Elian, 2014ko abenduaren 4an.–Kontzejuko burua, Jorge Camino Unzu.

Iragarkiaren kodea: L1416633