245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Aldaketa, Udalaren lokalak eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.
Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2014ko abenduaren 2an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Aldaketa hasiera batean onestea Udalaren lokalak eta instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

b) Hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia agertu ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. 1 artikuluan ezarritakoa bete beharrez.

Cascanten, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkate udalburua, José Gómara Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1416611