245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

708/2014 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Musikoterapiako ikasketak inskribatzen dituena Lizarrako Udalaren “Julián Romano” Musika Eskolak ematen dituen ikasketen artean.

Ikusirik Félix Alfaro Sesma jaunak, Lizarrako Udal Musika Patronatuko buruak, “Julián Romano” Musika Eskolan Musikoterapiako ikasketak emateko aurkeztu duen baimen eskaera dela-eta instruitutako espedientea.

Ikusirik Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak eman duen aldeko txostena.

Kontuan harturik Musika eta Dantza Eskolen sorrera eta funtzionamendurako oinarrizko arauak ezarri zituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan xedatutakoa (foru dekretu hori 79/2010 Foru Dekretuaren bidez aldatu zen, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak barne merkatuko zerbitzuei buruz 2006ko abenduaren 12an emandako 2006/123/EE Zuzentaraura egokitzeko).

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluaren bidez esleitutako ahalmenak erabiliz, eta Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuak proposaturik,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Gobernuaren Musika eta Dantza Eskolen Berariazko Erregistroan Musikoterapiako ikasketak inskribatzea Lizarrako Udalaren “Julián Romano” Musika Eskolak (ikastetxearen kodea: 31007719) ematen dituen ikasketan artean. Inskripzioak 2014ko urriaren 8tik aurrera izanen ditu ondorioak, egun horretan sartu baitzen Hezkuntza Departamentuan ikasketa horien eskaintzari buruz ikastetxeko titularrak egindako jakinarazpena.

2. Une horretatik aurrera eskola horrek inskribatuak dituen ikasketak Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren 48.3 artikuluan ezarritakoak dira, abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuaren 9. artikuluan ezarritako antolamenduari jarraikiz, honako hauek alegia:

a) “Oinarrizko eskaintzari” dagozkionak, 9. artikuluko 1. ataleko a), b) eta c) letretan ezarritakoari jarraikiz eta musika-tresnen espezialitate hauetan: Akordeoia, Kantua, Klarinetea, Zeharkako flauta, Gaita, Gitarra, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia, Tronpeta, Txistua eta Biolina.

b) Oinarrizko eskaintzan ez dauden beste irakasgai batzuk (9.2 artikulua): Musikoterapia.

3. Eskolaren osaera aldatuz gero, eta aldaketak 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan araututakoa ukitzen badu, Hezkuntza Departamentuari jakinarazi beharko zaio.

4. Foru dekretu horren 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren inskripzioa baliorik gabe uzten ahalko da.

5. Administrazioaren ebazpen honen kontra, orobat, administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

7. Ebazpen hau Lizarrako Udalaren Musika Patronatuko buruari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Hezkuntzako Azpiegituren Zerbitzuari, Arte Ikasketetarako eta Musikaren Hiria Kudeatzeko Atalari, Kontratazioaren, Zerbitzu Osagarrien eta Koordinazio Administratiboaren Atalari eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari igortzea.

Iruñean, 2014ko azaroaren 7an.–Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Iñigo Huarte Huarte.

Iragarkiaren kodea: F1415329