245. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Ur horniduraren tasen ordenantza eta 2015eko ekitaldiko karga-tasak. Onespena

Atezko Udalak, 2015eko abenduaren 5ean egin osoko bilkuran eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1985 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, erabaki zuen karga-tasa hauek finkatzea, 2015. urterako.

Zergak:

–Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,22.

–Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–Eraikuntza, instalazio eta obrak: %3.

–Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: portzentajerik txikienak, legeari jarraikiz, tasari eta karga-tasari dagokienez.

–Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, gutxienekoa.

Tasak:

–Hirigintzako lizentziak tramitatzea: 30 euroko tasa finkoa, lizentzien espedienteak tramitatzeko.

ATEZKO UDALEKO UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZAKO ALDAKETA

“6. artikulua. Zerbitzuaren tarifak honako kontzeptuengatik izanen dira:

1.–Kontsumoa:

A) Etxeko erabilera: 0,40 euro/m³.

B) Aziendarentzako erabilera: 0,35 euro/m³.

C) Baratzeak eta lorategiak ureztatzeko: 0,60 euro/m³. Aipatu erabileratik kanpo gelditzen da saneamendu kanona kobratzea.

D) Hornidura eta saneamendu zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanengatik, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera:

–25 mm-ra bitarte (hazbetekoa): 50 euro/urtea.

–30 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ¼): 75 euro/urtea.

–40 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ½): 85 euro/urtea.

2.–Saneamendu kuota.

NILSA enpresa publikoak Udalari aplikatzen dion saneamendu kanonaren zenbatekoa kobratuko zaie erabiltzaileei. Ondoko alderdi hauen arabera eginen da kobrantza hori:

A) Etxebizitza eta gainerako instalazioen kasuan, ur kontsumoari dagokionez, dagokion kanona NILSA enpresak zehaztutako parametroen arabera igorriko da.

B) Abeletxeek ez dute saneamendu kanona ordaindu behar, indarrean dagoen legeriaren arabera.

C) Hobi septiko pribatuak dituzten etxebizitzei aplikatuko zaie kasu horietarako NILSAk ezartzen duen kanona.

3.–Hargunea edo lotune berria paratzeko tasa:

Hargunearen tasa ezartzen da egiten den hargunearen txantiloi eta erabileraren arabera:

–Etxebizitza:

  • 25 mm-ra bitarte (hazbetekoa): 300 euro.
  • 30 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ¼): 350 euro.
  • 40 mm-ra bitarte (hazbetekoa eta ½): 450 euro.

–Ureztapena: 150 euro.

Etxeetarako, baratzeetarako eta lorategietarako harguneek 25 mm-ko txantiloia izanen dute, gehienez ere.

6. artikulu honetan azaldutakoari dagokion fakturazioa bi ordainagiritan kobratuko da urtero, lehentasunez ekainean eta abenduan.

Zenbateko horiei erregelamenduz xedatutako BEZa aplikatuko zaie.”

Etxerako egur loteen aprobetxamenduaren prezio publikoa: 50 euro lote bakoitzeko.

8 mega simetriko handitzeko prezio publikoa: 85 euro urtean.

Aldaketa honek 2014ko zergaldian izanen du indarra, baina indarra izaten jarraituko du ondoko zergaldietan ere, Udalak ez badu beste aldaketarik egiten. Hala izanez gero, adierazitako tarifak KPIaren arabera igoko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta gainerako bidezko ondorioetarako, eta ohartarazten da erabaki horien aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko dela, Administrazioarekiko Auzien organo jurisdikzionalari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo, aitzinetik eta hautara, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, aipatu argitalpenaren biharamunetik hasita. Orobat, hautara eta beste edozein errekurtso aurkeztu baino lehen, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da egintza honen organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eritze Atetzen, 2014ko abenduaren 5ean.–Alkatea, Francisco Javier Nuin Ibero.

Iragarkiaren kodea: L1416666