243. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Bergamín karrikako 13an igogailua paratzeko Plan Berezia - Iruñeko Udal Planeko katalogoko XV-73 fitxaren aldaketa. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2014ko azaroaren 21ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 21-NOV-14 (9/CU).

“Bergamín karrikako 13an igogailua paratzeko Plan Berezia - Iruñeko Udal Planeko katalogoko XV-73 fitxaren aldaketa hasiera batean onetsi ondoan (JOB 7/UV, 2014-09-16koa) jendaurreko aldia iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, erabaki da:

1. Behin betiko onestea Bergamín karrikako 13an igogailua paratzeko Plan Berezia - Iruñeko Udal Planeko katalogoko XV-73 fitxaren aldaketa, Juan Antonio Franco Usozek sustaturik Bergamín karrikako 13ko jabeen elkartearen izenean.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta behin betiko onetsitako proiektuaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.”

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

L1416202_0.pdf

L1416202_1.pdf

Araudia.

“1. artikulua. Katalogoa.

Katalogoko fitxari dagokion araudia, determinazio partikularren atalean, honako testu honekin ordeztu da:

Determinazio partikularrak:

Jasodurak kentzea.

Balkoien itxiturak kentzea, eraikinean oztopo arkitektonikoak kentzearen ondorioz planteatzen direnak izan ezik.

Bergamín-N. Villoslada kantoian, Farmazian, estaldura kentzea, lehenengo solairuko balkoiaren karela barne.

Testuraren eta kolorearen aldetik tratamendu bateratua multzo osoan.

Bergamín-N. Villoslada kantoian, Hirigintzako Arau Orokorren hamargarren atalari (Igogailuak paratzeko arauak) dagokion araudia aplikatu ahal izateko, onartuko da balkoiaren edo terrazaren azalera etxebizitzei ematea itxitura bidez, dagokien kopuruan, bizigelaren parte izanik eta solairu guztietan horretara bideratuz. Laugarren solairuan, xede horrexekin, teilatu-hegala luzatzea onartuko da, balkoia estali eta ixteko eta azalera hori etxebizitzari emateko. Itxituraren arotzeriak ez du inolaz ere gaindituko dagoen karela, eta alboko fatxaden luzapen gisa kokatuko da barneko orri gisa. Itxitura beirazkoa izanen da erabat, eta pertsianak onartuko dira.

2. artikulua. Definizio bolumetrikoa.

Plan Berezi honen araudi grafikoan zehaztutako proposamenaren arabera eginen dira jarduketak, baina bakarrik eraikinaren kanpoko bolumenari eta fatxadaren tratamenduari dagokienez, inolaz ere galarazi gabe arrazoi teknikoen ondorioz proiektuaren prestakuntzan sortzen ahal diren doikuntzak, betiere katalogoko araudiari jarraitu beharko diotenak; eraikinaren barneko jarduketa nahieran eginen da.

3. artikulua. Materialak.

Balkoiaren itxitura egiteko materialak zurezkoak izanen dira, oraingoen antzekoak, eta orri biko beira izanen dute, CTEaren arabera, eta pertsiana.”

Iruñean, 2014ko azaroaren 26an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L1416202