243. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARILLAS

Aldaketa udal ordenantzetan, eta ordainarazpenen tarifa eta igorpenen aplikazioa 2015erako. Hasierako onespena

Barillasko Udalak, 2014ko azaroaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2015erako aldaketa udal ordainarazpen guztien ordenantza, tarifa eta igorpenetan; 2015eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantzak, tarifak eta igorpenak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Barillasen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Ramón Martínez Zardoya.

Iragarkiaren kodea: L1416467