242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

LOGROÑOKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA

Ediktua. 792/2014 prozedura

Judit González Barriales andrea, Logroñoko Lan arloko 3. Epaitegiko idazkari judiziala.

Aditzera ematen dut: gaurko egunean emandako ebazpenaren bidez, José Manuel Salvatierra Lavin jaunak eskaturik, kaleratzearen gaineko erreklamazioa dela-eta, Butano Rioja SLUren, Salvatierrra Oliver SLren, Fiskaltzaren eta Soldatak Bermatzeko Funtsaren aurka bideratu den kaleratze/kargu-uzte orokorrengatiko 792/2014 prozeduran, erabaki da Salvatierrra Oliver SLri zitazioa egitea, non den jakiterik ez baitago, 2014ko abenduaren 15eko 11:55ean eta 11:00etan ager dadin 001 Aretoan (Manzanera, 4) adiskidetze-ekitaldia eta judizioa egiteko, hurrenez hurren. Demandatua bera agertu beharko da, edo legezko ahalordea duen beste pertsona bat, eta erabili nahi dituen frogabide guztiak eraman beharko ditu. Ohartarazten zaio deialdi bakarra dela eta bidezko arrazoirik gabe agertzen ez bada, ekitaldi horiek ez direla bertan behera utziko.

Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren edo zedularen kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta auto edo epai itxura izan behar duten ebazpenenak, edo epatzeenak.

Judiziora abokatuak lagunduta edo lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta nahiz prokuradore batek ordezkatuta agertzeko asmoa baldin badu, horren berri emanen dio epaitegiari edo auzitegiari idatziz, judiziora agertzeko zitazioa egin eta hurrengo bi eguneko epean. Horren xedea da auzi-jartzaileari asmo horren berri ematea, aukera izan dezan lan-harremanetako gradudun kolegiatu batek teknikoki ordezkatuta bertaratzeko, edo prokuradore batek ordezkatuta, edo epe berean abokatua izendatzeko edo ofizioz izenda diezaiotela eskatzeko. Betebehar horiek bete ezean, ulertuko da alderdiak uko egiten diola judizioan abokatua, prokuradorea edo lan-harremanetako gradudun kolegiatua izateko eskubideari.

Eta Salvatierrra Oliver SLri zitazioa egiteko balio izan dezan, zedula hau egiten da Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko eta iragarki-oholean jartzeko.

Logroñon, 2014ko abenduaren 2an.–Idazkari judiziala, Judit González Barriales.

Iragarkiaren kodea: J1416783