242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 1. EPAITEGIA

Enkantearen deialdia. 228/2014 hipoteka-betearazpena

Martín Corera Izu, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko idazkaria.

Miguel Leache Resano prokuradore jaunak eskaturik, Caja Rural de Navarra SC Limitada de Créditoren izenean eta hura ordezkatuz, Idonezt SLren aurka bideratu den 228/2014 hipoteka-betearazpenean, erabaki da ondasun hipotekatu honen enkanterako deialdia egitea:

Hiri-finka, Berako udal mugapean: lokala beheko solairuan, “Larun Alde” izeneko etxean; Altzate kaleko 15 zenbakia du. Ehun eta hirurogeita hamaika metro eta hogeita hemezortzi dezimetro koadroko azalera eraikia du. Eranskin hau du: orubea, eraikinaren ipar aldean. Iruñeko 5. Jabetza Erregistroan dago inskribatuta: 3.243. liburukia, 81. liburua, 168. orria, 3.531. finka.

–Balorazioa, enkantearen ondorioetarako: 132.000 euro.

–Enkantea 2015eko urtarrilaren 22an eginen da, 10:00etan, Iruñeko Lehen Auzialdiko 1. Epaitegiko idazkaritzan.

–Enkantearen gaineko informazioa eta baldintzak:

1. Erregistroko ziurtagiriak eta, hala badagokio, enkantean jartzen den ondasunaren titulazioa bulego judizial honetan daude ikusgai.

2. Ulertuko da lizitatzaile guztiek nahikotzat hartzen dutela dagoen titulazioa, edo titulurik ez egotea.

3. Auzi-jartzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta, horrenbestez, enkantean parte-hartze hutsarekin lizitatzaileak haiek onartzen ditu, eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogaturik gelditzen da, errematea bere alde esleituz gero.

4. Enkantean parte hartzeko, posturagileek honako hau egin beharko dute:

a) Nor diren behar bezala frogatzea.

b) Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

c) Organo honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banco Santander entitatearen IBAN ES55 0049 3569 9200 0500 1274 kontuan, 3152000000022814 kontzeptuan, finkak enkanterako duen balioaren %5 sartu izanaren gordekina aurkeztea, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu osoa edo zati bat hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, gordekinean azaldu beharko da. Enkantearen ekitaldia bukatu ondoren, jarritako diru kopuruak itzuliko dira, posturagile onenak jarritakoa izan ezik. Ez itzultzeko berariaz eskatzen duten posturagileena ere ez da itzuliko, erremategileak prezioaren gainerako dirua epean ordaindu ezean haien aldeko errematea onets dadin.

5. Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, aurreko atalean adierazitako baldintza berberetan. Postura horiek enkantearen hasieran irekiko dira, eta ahoz egiten direnen ondorio berberak izanen dituzte.

6. Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

7. Edukitza-egoerari dagokionez, aditzera ematen da honako hau: ez da ezagutzen.

8. Enkantean interesa duen edozeinek eska diezaioke epaitegiari hipotekatutako higiezina ikuskatu ahal izatea; epaitegiak edukitza duenari horren berri emanen dio, eta adostasuna eskatuko. Edukitza duenak higiezina ikuskatzea onartzen duenean eta, ondasun hipotekatuaren enkantea hobeki egiteko, behar bezala laguntzen duenean epaitegiaren errekerimenduen aurrean, epaitegiari hipotekako zorraren murrizketa eskatzen ahalko dio: ondasuna zer baliotan esleitzen den, balio horren %2 artekoa. Epaimahaiak, inguruabarrak ikusirik, eta alderdi betearazleari gehienez bost eguneko entzunaldia eman ondoren, egokia dena erabakiko du, betiere gehienez kendu daitekeen kopuruaren barnean.

Ediktu hau bulego judizial honetako iragarki oholean eta ohiko leku publikoetan egonen da ikusgai enkantearen eguna arte, eta betearazpenpekoari jakinarazteko erabiliko da, non den jakiterik ez baitago, jakinarazpen pertsonala legeak ezarritako moduan egiterik ez badago.

Eta hala jasota gera dadin, honako hau egin dut.

Iruñean, 2014ko urriaren 23an.–Idazkari judiziala, Martín Corera Izu.

Iragarkiaren kodea: J1416621