242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAINGO, BERRIOBEITIKO, BERRIOZARKO, ITZAKO ETA TXULAPAINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa 2014ko plantilla organikoan. Hasierako onespena

Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2014ko azaroaren 25eko bilkura berezian, aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2014ko plantilla organikoan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluak ezarritakoari jarraikiz.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta gainerako interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa eta oharrak egin ditzaten. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko epea iraganik.

Berriozarren, 2014ko azaroaren 26an.–Mankomunitateko burua, Koldo Pla Larramendi.

Iragarkiaren kodea: L1416426