242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Alkatetza lehen alkateordearen esku uztea

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko alkate Alfonso Etxeberria Goñik azaroaren 28ko 1284/2014 Ebazpena eman duela, bere eginkizun guztiak uzteko lehen alkateorde Helena Arruabarrena Politeren esku, abenduaren 1etik 6ra herritik kanpo izanen baita.

Argitara ematen da Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47-2 artikulua bete beharrez, aipatu ebazpenak bere dataren biharamunetik aitzina indarra izanen badu ere.

Sarrigurenen, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1416396