242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

3. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 221. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, aurrekontuan 03. aldaketa, kreditu-gehikuntzen bidezkoa, egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2014ko aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu-gehikuntza: 03. aldaketa 2014ko aurrekontuan.

Kontu-saila: 571 62205. Autokarabanendako aparkalekua: 2.206 euro.

Guztira: 2.206 euro.

Diru-sarreretako kontu-saila hura finantzatzeko.

Diruzaintzako gerakina: 2.206 euro.

Guztira: 2.206 euro.

Uharte Arakilen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkatea, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1416430