242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

Ordenantza, Herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituena. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharte Arakilgo herrilurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Uharte Arakilgo Udalaren iragarki-oholean argitaratu ondoan, epe horretan bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da jendaurreko epea iragan ondoan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusiariekin bat. Halakoetan, ondorio juridikoak sortzeko, gertaera hori, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.

Uharte Arakilen, 2014ko abenduaren 1ean.–Alkate udalburua, Javier Rodríguez Astiz.

Iragarkiaren kodea: L1416425