242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Akatsa zuzentzea BBEPBan, 5. poligonoko 1720. lurzatiko 280. etxesailari dagokionez (Zurradores karrika, 7)

Hiriko Udalak, 2014ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, Lurraldearen Antolamenduaren Informazio Batzorde Iraunkorrak proposaturik, erabaki zuen Tuterako Alde Zaharra Babesteko eta Barne Eraberritzeko Plan Bereziko 5. poligonoko 1720. lurzatian atzeman den akatsa zuzentzea, baliozkotzat jorik 2001eko martxoaren 29ko osoko bilkuran onetsitako xehetasun azterlanaren determinazioak, lurzati honi 153 m²-ko eraikigarritasuna eta lerrokadura egokiak esleitzen zizkiotenak; hori guztia, 2003ko martxoaren 30eko osoko bilkuran baietsitako alegazioarekin bat etorririk.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2014ko azaroaren 27an.–Lurraldearen Antolamenduaren Alorreko zinegotzi delegatua, Joaquim Torrents Delgado.

Iragarkiaren kodea: L1416429