242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

2.669,21 m²-ko lurra desafektatzea Tuterako udal mugapeko 37. poligonoko 651. lurzatian, gero Nafarroako Gobernuari lagatzeko

Tuterako Udalak 2014ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren xedapen zatiko 2. puntuan erabaki zen 2.669,21 m²-ko lurra desafektatzea Tuterako udal mugapeko 37. poligonoko 651. lurzatian, gero Nafarroako Gobernuari dohainik lagatzeko, Tuterako Reina Sofía ospitaleko aparkaleku publikoa izan dadin. Orobat onetsi zen lurzati horren puska baten erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-orria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da, hilabetez, interesdunek bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Halakorik aurkezten ez bada, espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan.

Jendaurrean egon bitartean, Tuterako Udaleko Lurraldearen Antolamenduaren Alorrean (Nekazaritza, 1. solairua) aztertu ahalko dira agiriak.

Tuteran, 2014ko abenduaren 1ean.–Zinegotzi delegatua, Joaquím Torrents Delgado.

Iragarkiaren kodea: L1416424