242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Aldaketak ordainarazpenen ordenantzetan, 2015eko urtarrilaren 1ean indarra har dezaten. Behin betiko onespena

Tuterako Udalak, 2014ko urriaren 1ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen aldaketak tasak arautzen dituzten ordenantza fiskaletan, 2014ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra har dezaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluko aginduei jarraikiz, erabaki hori 2014ko 197. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 8an, baita Udalaren ediktu oholean paratu ere, eta espedientea 30 egunean egon da jendaurrean.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu foru legearen 325.1.c) artikuluan dauden aginduak bete beharrez, behin betiko onetsitako aldaketak argitaratzen dira, ondotik ematen den eranskinean ezartzen den bezala.

Argitara ematen da aipatu agindua bete beharrez, eta ohartarazten ezen honako aldaketa hauen aurka –xedapen administratibo orokorra baita– ezin dela administrazio bidean errekurtsorik paratu, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.3 artikuluari jarraikiz. Hortaz, behin betiko onespen honen aurka ondoko bideren bat erabiltzen ahalko da:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.b) artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tuteran, 2014ko azaroaren 18an.–Ogasuneko zinegotzia, Irene Royo Ortín.

ERANSKINA

4.a

Ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko eta eremu publikoa aparkaleku esklusiborako, ibilgailuak
gelditzeko nahiz edozein motatako salgaien zamalanetarako erreserbatzeko tasak arautzen dituena

–2. artikuluaren 1. puntuko b) atala kendu da; bertaz, berrantolatu dira c), d) eta e) atalak, hemendik aitzina b), c) eta d) izanen baitira hurrenez hurren.

–11. artikuluaren 2. atala aldatu da, eta haren testua honela gelditu: “Baimenak alkateak edo berak eskuordetzen duenak emanen ditu”.

–Aldatu da 13. artikuluaren idazketa, eta honela idatzirik geldituko da: “Ez da pasabiderako lizentziarik emanen ibilgailuek berdegune bat zeharkatu behar dutelarik.”

–16. artikuluaren 1. atalaren azken esaldia deuseztatu da.

–16. artikuluaren 3. atalean, 2. artikuluaren 1. puntuko b), c), d) eta e) letrei egiten dien aipua aldatu da, eta b), c) eta d) letrak baizik ez ditu aipatuko.

–16. artikuluaren 4. atalaren testu berria. “Udalean trafikoari buruzko eskumena duen informazio batzordeak proposatuko du aprobetxamendu horiek nori eman, eta halakoetan espresuki adieraziko da zutikako zein seinale mota baimendu den eta hartan zer jakingarri paratuko den”.

5.a

Ordenantza fiskala, Eremu publikoa eta herrilurrak
okupatzeko tasak arautzen dituena

–19. artikulua gehitzea, Fidantzak izenekoa eta ondoko testu hau izanen duena:

1. atala: “Fidantza eskatzen ahalko zaio eremu publikoa edo herrilurrak okupatzeko eskaera egiten duenari, eremu publikoa lehengoratzea eta/edo elementuak kentzea bermatuko duena baimenaldia bukatu ondoan. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin badakar tokiko eremu publikoa andeatzea edo suntsitzea, baimenaren onuradunak, dagokion tasa ordaintzeaz aparte, hondatutako ondasunak finkatzen den epean lehengoratu beharko ditu; epe horren barnean errekerimendu eginen zaio behar diren lanak egin ditzan, bere kasa, ukitutako espazioa bere lehengora itzularazteko. Hala egiten ez badu, kasu bakoitzeko eraikuntza edo konpontze lanen gastuen kostua osorik itzuli beharko du. Utzitako bermearen kontura gauzatuko da hori. Kalteak konponezinak badira, ondasunek zenbat balio duten, horrenbertze emanen zaio ordainetan Udalari.”

2. idatz-zatia: “11. artikuluan aipatzen diren kasuetan, loturik ez baitaude, ez da aitzinetik fidantzarik galdatuko. Nolanahi ere, erantzukizuneko aitorpenaren ereduaren barnean jakingarri hau sartuko da: “Okupazioak berekin badakar tokiko eremu publikoa andeatzea edo suntsitzea, eskaera egin duen entitate edo pertsonak hondatutako ondasunak finkatzen den epean lehengoratu beharko ditu, egintza formal baten bidez lehengoratu ere; epe horren barnean errekerimendu eginen zaio behar diren lanak egin ditzan, bere kasa, ukitutako espazioa bere lehengora itzularazteko. Hala egiten ez badu, kasu bakoitzeko eraikuntza edo konpontze lanen gastuen kostua osorik itzuli beharko du. Kalteak konponezinak badira, ondasunek zenbat balio duten, horrenbertze emanen zaio ordainetan Udalari.”

11.a

Ordenantza fiskala, Merkatu txikietan lurzorua
okupatzeko tasak arautzen dituena

8. artikuluaren 2. atalari idazketa berria eman zaio, eta honela geldituko da: “110 postu izanen dira gehienez ere.”

–11. artikuluaren 4. atala aldatu da, eta haren testua honela gelditu:

a) Libre gelditzen diren saltokiak hiru hilabetetik behin esleituko dira (hiruhileko naturalak).

b) Libre gelditzen diren saltokietarik, %50 utziko dira gizarte premia objektiboei edo interes publikoko premiei erantzuteko, eta gainerako %50 urtean aurkezten diren eskaerei erantzuteko; batean nahiz bertzean Udaleko Erregistro Orokorrean nola aurkeztu diren, ordena berari jarraituko zaio. Gizarte premiei esleitutako portzentajea osorik konplitzen ez bada, bertzela esleituko dira.

c) Aitzineko puntuan zehaztutako proportzioan banatzeko adina saltoki gelditzen ez bada, lehentasuna izanen dute gizarte premia objektiboek edo interes publikoak.

d) Zerrendak urte baterako balioko dute; urte bakoitzeko urtarrilean berrituko dira.

e) Gizarte premia objektiboen kasuan, baimenak emateko, txostena eskatuko zaie Udaleko Gizarte Zerbitzuei, gizarte premiarik dagoen ala ez zehazteko. Txosten hori aldez aurrekoa, nahitaezkoa eta loteslea izanen da, eskaeraren tramitazioari ekiteko. Behin txosten hori eskuratuta, gainerako saltzaileei eskatzen zaizkien baldintza eta betebehar berekin emanen da baimena.

f) Saltokirako eskaerari erantzunen zaio, betiere aitzineko 3 urtean interesdunak saltokia utzi ez badu edo hura kendu ez bazaio.

15.a

Ordenantza fiskala, Kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituena

–10. artikuluaren 4. atala aldatu da, eta haren testua honela gelditu: “Langabetuek %10 merkeago izanen dute abonamenduen prezioa, baita langabetuen seme-alabek ere, bi gurasoak lanik gabe daudenean, edo bakarra, guraso bakarreko familien kasuan. Eskubidez izaten ahal dituzten bertze deskontu batzuei gehitzen ahalko zaie merkatze hau, eta eskuratzen den abonamendu motaren gainean aplikatuko da”.

–Aldaketa, 1. kontzeptuaren tarifen barnean; hura “Eguneko sarrera” izanen da hemendik aitzina, eta ez “Instalazioan sartzea”.

–2. tarifaren barnean (Urteko abonamenduak, instalazio guztietarako), mota hauek gehitu dira:

Helduaren eta 14 urtetik behitiko seme edo alabaren abonamendua: 79.90 euro.

Helduaren eta 14 urtetik goitiko seme edo alabaren abonamendua: 100,80 euro.

Helduaren eta seme edo alabaren abonamendua (plusa, bigarren seme edo alabatik aitzina): 27.35 euro.

Familiaren abonamenduaren barnean, jadanik baitago, lerro berri bat sortu da, familiaren abonamenduaren azpian (14 urtetik beheitiko semea edo alaba), hau da:

familiaren abonamendua (plusa, 14 urtetik goitiko lehen seme edo alabagatik): 30,35 euro.

16.a

Ordenantza fiskala, Udalaren kirol medikuntzako
zerbitzua erabiltzeko tasak arautzen dituena

–4.1 artikuluko a) eta c) atalak aldatu dira, eta honela gelditu dira idatzita:

4.1.a) Testu berarekin gelditu da, soil-soilik hau kenduta: “(gutxienez 5 lagun)”.

4.1.c) “Azterketa arruntaren (A eredua) barnean sar dadila proba osagarri bat edo gehiago egitea eta/edo txosten idatzia egitea, norberaren etxera postaz igorriko dena”.

–4. artikuluaren 2. puntuaren barnean aldaketa hauek sartuko dira egungo testuan:

  • Azterketen A.2 ereduan, aparatuen aipuaren ondotik, “proba osagarria” gehituko da, eta testu horren segidan eta azken zatian, egungo testua aldatuko da, eta hau ezarri haren ordez: “osasun azterketa laburtua edo kirol fitxa prestatzea”.
  • Azterketen A.3 ereduan, azken zatia aldatuko da, parentesiaren itxieratik aitzina, eta honela geldituko da testua: “eta osasun txosten konplexua prestatzea”.

–Azterketen B ereduari dagozkion tarifak aldatzea, bakarrarendako 49,20 euro ezarririk eta kolektiboendako (kirol talde eta entitateak), berriz, 30,84 euro.

25.a

Ordenantza fiskala, Tuterako Udalaren Ur Batzordeak
ordainarazi beharreko tasak arautzen dituena

–3. tarifaren barnean (Uraren azterketa ), A atalean (Parametroen analisia), mota hauek kendu dira:

Estafilokokoak, Alkalinitatea, Algak, Pseudonomak eta Sodio kloritoa.

–3. tarifaren barnean (Uraren azterketa ), A atalean (Parametroen analisia), mota hauek gehitu dira:

–Sodioa

11,57 euro

–Herbizida

71,39 euro

–3. tarifaren barnean (Uraren azterketa ), B atalean (Analisi motak), Igerilekuen analisien tarifa kendu da.

–Tarifen aldaketa:

“1. Saneamendurako kamioiaren zerbitzua (prezioa/ordua):

a) aukera: Gidaria eta behargin bat

81,22 euro/ordua

b) aukera: Gidaria eta bi behargin

101,04 euro/ordua

Denbora kontatzerakoan joan-etorriak ere kontutan hartuko dira.

2. Ur-ihesak hautemateko zerbitzua:

Eguneko zerbitzua/langile bat

Eguneko zerbitzua/bi langile

Gaueko zerbitzua

32,81 euro/ordua

63,82 euro/ordua

73,74 euro/ordua

Denbora kontatzerakoan joan-etorriak ere kontutan hartuko dira.

3. Uraren azterketa (Canrasoko ETAP laborategia):

A) Parametroen analisia:

PARAMETROAK

ZENBATEKOA (eurotan)

–Ph-a

1,64

–Eroankortasuna

1,64

–Uhertasuna

1,85

–Nitratoa

6,57

–Nitritoa

3,69

–Amonioa

6,78

–Hondakin kloroa

1,72

–Oxidakortasuna

8,18

–Kaltzioa

4,93

–Magnesioa

4,93

–Fluoruroak

11,57

–Sodioa

11,57

–Kloruroak

11,57

–Zianuroa (erreaktiboa)

11,62

–Boroa

19,80

–Metalak (unitatea)

14,04

–Sulfatoak

9,81

–Hondakin idorra

4,93

–Kolorea

1,84

–Koliformeak, guztira

8,45

–E.coli

8,45

–Hesteetako enterokokoak

8,45

–Clostridium perfringens

8,45

–Colstridium sulfitoerreduktoreak

8,45

–Mikroorganismo kultibagarriak

7,51

–Pestizida organokloratuak

71,39

–Hidrokarburo polizikliko aromatikoak

71,39

–Konposatu organikoak. Lurrunkorrak

71,39

–Herbizidak

71,39

Tasa horiek %10 merkeago izanen dira, azterketak egiteko urteko hitzarmenak sinatzen direnean erakunde ofizialekin.

B) Analisi motak:

ANALISI MOTA

ANALIZATZEN DIREN PARAMETROAK

ZENBATEKOA
(euroak)

1. analisi kontrola

Kolorea, ph-a, eroankortasuna, uhertasuna, kloro askea, amonioa, koliformeak guztira, E. Coli

32,37

II. analisi kontrola

Kolorea, ph-a, eroankortasuna, uhertasuna, kloro askea, amonioa, koliformeak guztira, E. Coli, burdina edo aluminioa, costridium perfringens, mikroorganismo kultibagarriak (22° C)

62,37

Analisia txorrotean

Kolorea, ph-a, eroankortasuna, uhertasuna, kloro askea, amonioa, koliformeak guztira, E. Coli, kobrea, kromoa, nikela, burdina, beruna

102,57

Analisi osoa

Kolorea, ph-a, eroankortasuna, uhertasuna, kloro askea, amonioa, nitratoa, oxidakortasuna, sulfatoa, kloruroa, fluoruroa, gogortasuna, aluminioa, burdina, manganesoa, sodioa, kobrea, kromoa, nikela, beruna, artsenikoa, selenioa, merkurioa, antimonioa, kadmioa, zianuroa, boroa, pestizida organokloratuak, hidrokarburo polizikliko aromatikoak, organiko hegazkorrak, koliformeak guztira, E. coli, hesteetako enterekokoak, klostridium perfringens, mikroorganismo kultibagarriak (22° C)

590,97

4. Hirugarrenendako hainbat zerbitzu (lan egindako ordu bakoitzeko):

LANGILEA

ORDU ARRUNTAREN PREZIOA (euroak)

Arduraduna

30,11

Ofiziala

27,59

Mantentze lanetako behargina

19,62

35.a

Ordenantza fiskala, Ur horniduraren, saneamendu-estolderiaren, arazketaren eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasa arautzen duena

–12. artikuluaren 1. puntuko b) ataletik, azken paragrafoa kendu da: “Salbuespen gisa, hileroko ordainarazpenak izan daitezke kontadorearen kalibrearen diametroa 50 mm baino txikiagoa izanik, dituzten ezaugarriengatik edo kontsumoko aurreikuspenengatik Udalaren Ur Batzordeak uste badu fakturazio handia etor daitekeela.”

–Tarifen aldaketa:

I.–4.a) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

1.–Kuota finkoak, kontagailuaren kalibrearen arabera:

KONTAGAILUAREN KALIBREA mm-tan

HIRUHILEKO KUOTA

(euroak)

13

9,77

15

9,77

20

20,81

25

31,26

30

43,77

40

75,13

50

195,40

65

488,50

80

586,20

100

814,13

125

1.302,63

150

1.628,37

200

3.126,40

250

3.256,63

300

5.047,87

2.–Kuota finkoak zigilatutako sute-ahoendako, dagokion hargune edo kontagailuaren kalibrearen arabera.

Aplikatu beharreko tarifa 1. atalean adierazitako hartunearen araberako kalibreari dagozkion tarifen %20 izanen da. Hona zenbatekoak:

KONTAGAILUAREN KALIBREA mm-TAN

EUROAK

25

6,25

30

8,75

40

15,03

50

39,08

65

97,70

80

117,24

100

162,83

125

260,53

150

325,67

200

625,28

250

651,33

300

1.009,57

II.–4.b) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak.

Kuota finkoak (saneamendua-estolderia), hornidurarako paratutako kontagailuaren kalibrearen arabera:

KONTAGAILUAREN KALIBREA mm-TAN

EUROTAN

13

4,49

15

4,49

20

9,56

25

14,37

30

20,12

40

34,53

50

89,80

65

224,50

80

269,40

100

374,15

125

598,65

150

748,35

200

1.436,80

250

1.496,65

300

2.319,85

III.–4.c) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak:

Aldatu egin da behe hornidurako tarifaren zenbatekoa:

A) Behe hornidura:

EURO/m³

A-1 tarifa: etxebizitzetako erabilera

0,3764

A-2 tarifa: industria, merkataritza eta zerbitzuetako erabilera. Tarifa honen barrenean industria, merkataritza, bulegoak, langelak, kirol instalazioak, administrazio publikoak, obrak etab. sartzen dira:

0,6125

A-3 tarifa: hainbertzeko finko bateko hornidurak, ur-hargune eta sute-ahoen bidez, kontagailurik gabe

0,6125

A-4 tarifa: finka partikularretan ureztatzeko eta aisiarako izaten den erabilera

0,6125

A-6 tarifa: ongintza zentroak eta ikastetxeak eta administrazio publikoak (ongintza zentroak, eskolaurreko, DBHko eta unibertsitateko ikastetxeak aitorpen ofiziala dutenak, eta administrazio publikoak):

0,3764

A-9 tarifa: ezkutuko ur ihesen ondoriozko kontsumoa

0,3764

Aldatu egin da goi hornidurako tarifaren zenbatekoa

B) Goi hornidura:

Tarifa: uraren goi hornidura bertze udalerri batzuei:

0,2974 euro

A-9 tarifa (Ezkutuko ur jarioen ondoriozko kontsumoa) aplikatzeko, ondoko inguruabarrak gertatu behar dira eta horiek behar bezala frogatu:

a) Ezkutuko ur jarioa izan beharko du eta, beraz, abonatuak aitzinetik ez jakin hodiak edo neurgailuak hondatuta daudela.

b) Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur jarioa eragin duten egintzetan, ez ur ihesaren ondoko jarduketetan.

Apurtu edo hondatu eta, horren ondorioz, ur-ihesa izan duen instalazioa 5 eguneko epean konponduko da, gehienez ere, ur-ihesa atzematen denetik aurrera.

Ihesaren berri eman beharko zaio Batzordeari, hura dagoela jakin bezain laster eman ere.

IV.–4.d) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintzak:

1.–Kuota finkoa hargune eskubideengatik: hornidura hargunearen diametroaren arabera:

MATERIALA

HAZBETEAK

m/m
(barne diam.)

KUOTA FINKOA

(euroak)

Polietilenoa

1”

22,8

191,75

1 ¼”

28,4

262,73

1 ½ “

35,6

362,27

2 “

45

503,72

2 ½”

54,4

669,83

3”

65,4

885,80

Burdinurtua

80

1.191,91

100

1.638,87

125

2.253,45

150

2.974,55

200

4.362,67

250

5.998,68

2.–Salbuespen kasuetan, Uraren ziklo integralaren kudeaketa arautzen duen ordenantzaren arabera, ur horniduraren sareko hargunea izateko eskubidea bakarrik eskatzen denean edo saneamendu sarerakoa soilik, arau hauek aplikatuko dira:

1. Hornidura sareko hargunea izateko eskubidea: zenbatekoa tarifa orokorraren %50 izanen da.

2. Saneamendu sareko hargunea izateko eskubidea: zenbatekoa tarifa orokorraren %50 izanen da, hargunea baterakoa (ur beltzak eta euri urak batera) edo bereizia izan.

V.–4.e) artikuluan aurreikusitako zergapeko egintza:

1.–Ikuskapenetarako kuota finkoa:

KALIBREAK
(m/m)

KUOTA
(eurotan)

13, 15, 20

68,46

25, 30, 40

81,27

50, 65, 80

235,65

100, 125, 150

316,68

200

453,40

250

538,27

300

675,55

Tasaren zenbatekoaren barrenean dago kontagailua desmuntatu, muntatu eta garraiatzea.

Bertan ez da sartzen egiaztapena egiten duen laborategi homologatuak fakturatzen duen egiaztapenaren kostua. Kostu hori ordainaraziko zaio, hala denean, egiaztapena eskatu duenari.”

Iragarkiaren kodea: L1415609