242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa.

6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu diren xedapenenetan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondotik, hamabortz egun baliodunean egonen da jendaurrean delako espedientea, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1416366