242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2015eko aurrekontu orokorra. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, erabaki zuen, legeak eskatzen duen gehiengoa zuela, hasiera batean onestea 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.

Martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratu ondoan, hamabortz egun baliodunean egonen da jendaurrean delako espedientea, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Orobat, aditzera ematen da, ezen, jendaurreko epean inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontua behin betiko onetsitzat hartuko dela.

Argitara dadila agindu da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1416357