242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Zerga-tasak, tasak, prezio publikoak
eta bertze zergapetze mota batzuk, 2015erako

Santakarako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, honako hau erabaki zuen:

1. 2015eko ekitaldirako beren horretan uztea 2014rako onetsi ziren honako zerga-tasa hauek: eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hirilurren balio igoeraren zerga (gainbalioak); jarduera ekonomikoen gaineko zerga; lur-ondasunen gaineko kontribuzioa, eta gainerako zergapetze motak.

2. 2015eko ekitaldirako beren horretan uztea 2014ko ekitaldian indarra izan duten prezio publikoak; salbuespen bakarra udal igerilekuak erabiltzeko tasak izanen dira, indarra hartuko baitute dagokien udal ordenantzaren aldaketa onetsi eta argitaratu ondoan.

3. 2015eko ekitaldirako beren horretan uztea 2014rako onetsi ziren tasak, baita gainerako zergapetze motak ere.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1416354