242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Kirol instalazioak erabiltzeko prezioen ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Santakarako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea aldaketa, Santakarako Udaleko kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzeko indarra duen ordenantzaren 5. artikuluan, dagokion espedientean agertzen denari jarraikiz.

2. Onetsia jendaurrean edukitzea hogeita hamar egunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean agertuta, bizilagunek eta legezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten. Emandako epean horrelakorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta hori Osoko Bilkurari jakinaraziko zaio.

Argitaratzeko agintzen da, behar diren legezko ondorioak izan ditzan.

Santakaran, 2014ko azaroaren 28an.–Alkatea, Daniel Ayabar Garriz.

Iragarkiaren kodea: L1416343