242. ALDIZKARIA - 2014ko abenduaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Kirolguneko 2015erako prezio publikoak. Hasierako onespena

San Adriango Udalak, 2014ko azaroaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen San Adriango kirolgunean 2015ean indarra izanen duten prezio publikoak.

Jendaurrean egonen da gutienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.

Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betiko onetsitzat joko dira prezio publikoetan 2015erako egin diren aldaketak.

San Adrianen, 2014ko azaroaren 27an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1416408